XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

V. ATALBURUA.

XAKEAREN GARAI MODERNOA (II).

AARON NIMZOWITCH.

Riga-n jaio zen 1887.ean.

Steinitz-en oinarrien aplikapen praktikoa hobetzen saiatu zen Nimzowitch.

Honen ustez konbinaketa da posizioaren gainditasuna agertzeko hartu behar den bidea.

Hipermodernoak deituriko taldeko maixu nabarmena izan zen.

Horrela, bada, eskola hipermodernoaz hitzegin daiteke.

Denak puntu batetan datoz bat; xake estrategiaren legeak are gehiago aurrerabidetzen saiatzen diren aintzindariak direla.

Era askotariko bidexken bila saiatzen dira, baina, beren azkenaldietako ondorioak geroari erreserbatuak daude.

Nimzowitch-ek urte askoren barruan arrakastarik izan ez zuenean, sentikor eta barrokotzat hartua izan zen bere jokua berritzaile guztiek jaso izan duten auzia, baina arrakasta izan zuenetik aurrera estrategialari handitzat hartua izan zen.

Tarrasch-en teoria asko zuzendu zuen; erdiguneko peoiek irekiguneetan duten balioa, esate baterako.

Nimzowitch-ek zera frogatu zuen: erdigunearen menderapena irekigunearen egiazko asmo bizia lor daitekeela peoirik gabe ere, piezen erabiltze soilaz, peoiak eragozpen bilaka baitaitezke.

Posizio hertsietan, kontuan izan beharreko punturik garrantzitsuena puskaketaren ahaltasuna da.

Orokorki, zenbat eta handiagoa izan menderatutako zabalgunea, hainbat eta handiagoa izango da ahaltasun hori, baina ez da berdina posizioa orokorki hartuaz.

Kasu honetan zabalgunearen kontrolik handiena ez da mesedegarria, eta zabalgune murriztua izanarren, partida hobea edukitzea litekeena da.

Xake zientziaren gordelekuaren zati bat osatzen dute Nimzowitchen exenploek.